'EKT': Xabier Alkorta aurrezki kutxen eta Eusko Ikaskuntzaren inguruan

Goiena Telebista 2017ko uzt. 21a, 13:39

Aurrezki kutxa desberdinetan 30 urteko ibilbidea egin ondoren, Eusko Ikaskuntzan murgildurik dago Xabier Alkorta ekonomialaria. "Garrantzitsua da epe luzeko erreferentziak izatea; eta erakundeak horretan dihardu lanean" dio Alkortak eta Kreditu erakundeen lanak kulturan edota egitasmo desberdinetan duen eraginaz hizketan aritu da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan.

Familia xume baten barruan jaiotakoa, aurrezki kutxetan egin du nagusiki bere ibilbide profesionala. Gipuzkoako Kutxa Munizipalean hasi eta Gipuzkoako kutxetan jarraituta, 30 urteko ibilbidea izan du Alkortak. Orain, jubilatua dago, baina ez dago guztiz erretiratuta; izan ere, Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko ekitaldiak antolatzen ari da. Euskal Herriko lurralde ezberdinetan hainbat kongresu izango dira azaroan eta Oñatin emango diote amaiera, bertan egin baitzen lehenengo kongresua duela 100 urte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak