'EKT': Itxaro Borda Iparraldeko literatura sorkuntzaz

Goiena Telebista 2017ko uzt. 17a, 12:40

Ane Zabala Bilbo Hiria irratiko esatariak elkarrizketatu du Itxaro Borda aste honetako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan. Idazle lapurtarrak beti uste izan du hiru opari jaso izan dituela bizitzan: "emakumea jaiotzea; behe mailako klase sozialekoa izatea; eta herri edo nazio txiki batekoa izatea". Hori dela eta, askotan erakutsi du hizkuntzarekin eta egoera sozialarekin izan duen konpromisoa eta bere idazkera "euskaraz ez bada eta Iparraldeko eremu geografikotik kanpo" irudikatzen ez duen arren ez dela "horren arrotz sentitzen Parisko idazle batek dituen kezkekin" dio ogibidez postaria den idazleak.

Aspalditik dihardu Bordak literatura sorkuntzan; genero ezberdinetako liburuak argitaratzeaz gainera, askotariko artikuluak idazten ditu egunkarietan eta aldizkarietan. 1982an argitaratu zuen Itxaro Bordak lehen poesia liburua; harrezkero, genero ezberdinetako hamaika argitalpen ditu; 2002an Euskadi saria jaso zuen %100 basque eleberriarekin. Bere helburua herri xehearentzat idaztea dela dio lapurtarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak