Francisco Martin, Edesa Industrialeko zuzendari nagusia bota egin dute

Ubane Madera 2017ko uzt. 6a, 17:39
Francisco Martin (eskuman), Jorge Parladerekin batera.

Arratsaldeko batzarrean jakinarazi dute CNA Taldeko ordezkariek Franciso Martin, Edesa Industrialeko zuzendari nagusia bota egin dutela. Haren ordezkoa zein izango den, oraingoz, ez dute jakinarazi.

LAB sindikatutik, Langile Batzordean gehiengoa duen sindikatutik egindako urgentziazko balorazioan aditzera eman dute kaleratze hauxe dela, hain justu ere, orain arteko "desordenaren" eta "inprobisazioaren" erakuslea.

"Enpresaren bideragarritasunean sinesten segitzen dugu, baina oraingo zuzendaritzarekin ez dugu posible ikusten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak