Lanuztea eta batzarrak gaur, Edesa Industrialen

Garagartzako plantaren kanpoko aldean egindako elkarretaratzea.

Lanuztea egin dute Edesa Industrialeko langileek 10:00etan hasi eta 11:00ak ingurura arte. Azken egunotan jakinarazitako kaleratzeengatik eta bestelako neurriengatik protesta egitea zen helburua, aprobetxatuz, une horretan, sindikatuen ordezkariekin egon behar zela batzartuta Jorge Parlade, CNA-Catako presidentea Garagartzan bertan. Goienak jakin du, baina, bilera hori lekuz aldatu dutela azken orduan.

Edozein modutan, une honetan sindikatuak batzartuta daude CNA Groupeko zuzendaritzako ordezkariekin, eta azken horiek arratsaldean batzartuko dira, baita ere, Langile Batzordeko ordezkariekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.