30 langile kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzeko exijitzen diote CNA Taldeari

Edesa Industrialeko langileak kezkatuta, gaurko elkarretaratzean.

Horrela egin ezean,  "gatazka egoeran" egongo direla jakinarazi dute Langile Batzordetik sindikatuek Jorge Parladerekin egindako batzarra bukatu berritan. "Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena", gaineratu dute.

"CNA Groupek aurre-konkurtsoa aurkeztu arren ez du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik. Jarduerarekin jarraitzeko asmoa dute eta errentagarritasuna hobetzeko asmoarekin egituran aldaketak egin nahi dituzte. Hala ere, amaitutako bideragarritasun planik ez dagoela esan digute. Zeresana duten eragile guztiekin negoziatzeko asmoa dutela esan digute, enpresaren egoerari irtenbidea topatzeko".

Bideragarritasun planik ez

Mezu positibo hori helarazi diete CNA Taldeko ordezkariek sindikatuen ordezkariei. Hala ere, azken horiek batzarraren gainean egiten duten balorazioa da "bilera etsigarria izan dela, ez digutela etorkizunerako planik aurkeztu".

Gatazka egoeran

"Gure borondatea proiektuarekiko osoa da, baina gure konpromisorako beharrezkoa da 30 lagun kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzea. Ez badu horrela egiten, gatazka egoeran aurkituko gara.

"Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena", bukatu dute.

Erlazionatuak

Lanuztea eta batzarrak gaur, Edesa Industrialen

Arrasate Eskoriatza

Lanuztea egin dute Edesa Industrialeko langileek 10:00etan hasi eta 11:00ak ingurura arte. Azken egunotan jakinarazitako kaleratzeengatik eta beste...
Kezka handia eragin du Edesa Industrialen etorkizunak

Arrasate

Edesa Industrialeko Garagartzako garbigailuen planta itxiko duela konfirmatu diete langileei, eta horren ondorioz 30 kaleratze izango direla. Jorge...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.