Saxofoia jotzen hasi zen arren 16 urterakin rock doinuetara salto egin zuen Mixel Ducau. Anje Duhalderekin batera Errobi taldean ibili zen eta ordutik hainbat proiektu izan ditu musikariak. "Xabier Amuriza eta Erramun Martikorenarengandik asko jaso" duela dio lapurtarrak, baita gaur egungo euskal musikagintza "inoiz baino irekiago ikusten" duela, "modernoa eta tradizioa elkarrekin ondo uztartuta". Izan ere, kultura transmititzeko "egitekorik onena kantatzen jarraitzea" dio Ducauk.