90. hamarkadako belaunaldiak aurrekoekin etena egiten ez duela jakin dio Urbizuk, "nostalgiarako joera oso barreiatuta" dagoela eta orduko mugimenduari ez zitzaiola behar besteko atentziorik jarri. Gaur egungo egoeraren inguruan ere aritu da musikaria, "kontsumitzeko modu azkar honek azaleko bihurtu" omen ditu gauza asko eta hedabideetan musikari ematen zaion tratamenduak sormena "behar bezala baloratzen eta saltzen" laguntzen ez duela ere aipatu du.