Gandarak euskal kultura sakon ikertu du, bere tesiarekin, Euskal ondare kulturalaren moldatzea (1960-1990), egungo kultur sistemaren oinarriak aztertu nahi izan ditu. Ana Gandara, elkarrizketan zehar tesiari buruz: "Ulertu nahi nuen gaur egungo euskal kulturaren oinarriak zein ziren, eta oinarrien alderdi nagusienetako bat tradizioa izaten da; iruditu zitzaidan abiapuntu garrantzitsua eta ezinbestekoa zela gaur egungo egoera ulertzeko".