Kilometroak 2017: 'Lekaixoka!' abestiaren aurkezpen jaialdia

Apirilaren 28an, Oñatiko Zubikoa kiroldegian, Amaia Txintxurreta eta Markel Irizar txirrindulariak gidatutako jaialdian aurkeztu ziren Kilometroak 2017 abestia eta bideoklipa. Zuzeneko musika emanaldia, bideo proiekzioa eta Irazan antzerki taldeak prestatutako esketxek osatu zuten jaialdia.

Juan Carlos Irizarrek, Latzeneko Aitor Uriartek, Ruper Ordorikak, Hor Konpon, Sharon Stoner eta Malenkonia taldeek eta Txantxiku Ikastolako neska-mutikoek hartu zuten parte ikuskizunean.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.