Astelehenean Udaberriko hirugarren Gaztekonkis lehiaketa izan zuten gaztetxoek Urkulu inguruko hainbat txokoetan. Egun guztiko irteera egin zuten, eta leku bakoitzean joko bat izan zuten puntuak irabazten joateko.
ETBko El Conquis programa oinarri izanda proba ezberdinak egin dituzte haurrek, nahiz-eta ez izan hain zailak. Hala ere, estrategia, matematika… erabili behar izan dituzte joko guztietan.
Atzo, bestalde, Gaztetxef izan zuten nerabeek. Ginkana bat eginaz osagaiak irabazi behar izan zituzten, eta batutakoekin patata tortilla prestatu zuten.