Laboral Kutxak 111,3 milioi euro irabazi zituen 2016an

Laboral Kutxak gaur, apirilak 1, Gasteizen egindako Ohiko Batzar Nagusiak 2016ko kontuak onartu eta ekitaldi horretako kudeaketa babestu du. Kreditu kooperatibak 111,3 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz: "Entitatea leku pribilegiatuan kokatzen da sektorean". 

Laboral Kutxako presidente Txomin Garcia pozik agertu da iazko ekitaldiko lorpenengatik, kontuan izanda interes-tasa txikiek eta etengabeko arau-aldaketek eragindako "baldintza zorrotzak" nagusi izan dituela urteak. "Egoera zaila izan arren, helburuak hein handi batean bete dira", adierazi du.

"Leku pribilegiatuan"

Esandako moduan, kreditu kooperatibak 111,3 milioi euro irabazi ditu zerga ostean, eta bere baliabide propioen gaineko errentagarritasuna —ROE— % 7,20koa izan da: "Horrenbestez, entitatea leku pribilegiatuan kokatzen da sektorean". Kontu saneatuak justifikatzeko arrazoien artean daude kaudimen-maila handia –%17,46ko CET1 fully loaded kapital-ratioarekin–, likidezia-egoera lasaia –% 83ko LTD (Loan To Deposit) indizearekin– eta % 5,82ko berankortasun-tasa txikia.

2017ra begira

2017rako helburuen artean, "behar besteko marjinak" lortzea da oraindik oinarrizko erronka, interes- tasetan ez da-eta aldaketarik aurreikusten. Hala ere, entitateak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Laboral Kutxa "lehia-posizio ezin hobean" dago eta konpromisoa du familia nahiz enpresen finantza- eta aseguru-beharrei erantzunik onena emateko. Honako hau ere gaineratu dute: "Ahalegin komertzialak egingo ditugu aktiboen negozioa erakartzeko, eta kanal anitzeko negozio-eredurako trantsizioa bizkortuko dugu; eredu hori ezin hobea da teknologia eta kanalak harreman pertsonalizatuekin uztartzeko".

Kanal ez-presentzialak

Laboral Kutxaren beste erronka garrantzitsuetako bat ere izanzuen hizpide Garciiak: bezeroen ohitura-aldaketa. "Erronka horren ondorioz, kanal ez-presentzialen bidezko kudeaketaren aldeko apustua egin behar da –internet, mugikorra eta –, baita aldaketa- prozesu estrategiko etengabearen aldekoa ere, teknologiaren eboluzio azkarra dela medio", esan zuen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.