Nahiz eta Liburuaren eguna apirilaren 23an izan, martxotik maiatzera bitartean hainbat ekintza egitea erabaki dute Udal liburutegian. Askotakoak dira ekintza horiek: haurrentzako ikuskizunak, gazteentzako lehiaketa, idazleen presentzia edota liburuen aurkezpena.
Honako hau da egitaraua:
Martxoaren 30a: Ipuin kontaketa Xabier Olasoren eskutik. (Jokin Zaitegi, 18:30 eta 3-8 urte bitarteko umeei dago zuzenduta).
Apirilaren 6an: Ez Lemaio: Arrasateren Erreketa liburuaren aurkezpena. (Jokin Zaitegi, 19:00).
Apirilaren 26an: Solasaldia Julio Villar idazlearekin. (Jokin Zaitegi, 18:30).
Apiriliaren 27an: Solasaldia Ixiar Rozas idazlearekin (Biteri gela, 18:30)
Apirilaren 28an: Ina, nire ama afrikarra ikuskizuna. (Kulturateko areto nagusia, 18:30 eta 7 urtetik aurrerako umeentzat).
Maiatzaren 4a: Itzalezko titere tailerra. (Santa marinako auzo bibliotekan, 18.00. Izen ematea apirilean plaza mugatuak direlako).
Maiatzaren 5ean: EAEko I.Booktuber lehiaketa. (Jokin Zaitegi, 17:00)