Salmenta oso ondo doala aitortu du Arrasateko Korrika Batzordeko kidea den Aitor Juaristik: "Jendea erne egotera eta lehen bai lehen kilometroak erostera animatzen dugu; salmenta oso azkarra izaten ari baita. Jada erdia baino gehiago saldu dira". Kilometroen banaketa ondo antolatzeko, eskaera martxoaren 20rako egitea eskatu dute antolatzaileek.
Korrikako arropa
Korrikarekin lotura duten hainbat ekintza egin dira dagoeneko, eta horiek presentzia izan dute eta izaten ari dira bailarako udalerri guztietan. Korrikako arropa postuei dagokienez, Deba Goienako herri guztietan izan dira salgai, ia astebururo. Hala ere, postu ibiltari horietan erosteko aukera izan ez duenak, materiala eskuratzeko beste bi aukera ditu: korrika.eus atarian edota AEK bulegoan.