Emakumeen Nazioarteko Eguna

Garbiñe Biurrun: "Emakumezkoak oso gutxitan jotzen dute auzitegietara lan diskriminazioaren aurka egiteko"

Goiena Telebista 2017ko mar. 9a, 11:33

2009a ezkero EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko aretoaren presidentea da Garbiñe Biurrun, eta Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuta, Hemen Debagoiena saioan elkarrizketatu zuen Txomin Madinak.

Epailearentzat Martxoaren 8ak "gero eta garrantzia handiagoa dauka", izan ere gero eta "kontzienteago" da oraindik "asko falta dela benetako berdintasuna lortzeko" eta "atentzioa behin eta berriz deitzeko eguna" dela uste du.

Lan arloko auziak izaten ditu Biurrunek; tartean berdintasunarekin lotutakoak; hala ere Biurrunek dio "oso gutxi" izaten dituztela horrelako auziak. Biurrunen ustetan, emakumeak lan diskriminazioa salatzeko auzitegietara gutxitan joateren arrazoia da "emakumezkook oso kontziente garela nahiz eta batzuetan desberdin tratatuak izan, oso zaila daukagula hori frogatzen, erraza da argudiatzen baina frogatzen ez".

Justiziak egin dezakeenari buruz Biurrunek dioenez "Justiziako barne antolamenduan zein irudi daukagun, zein toki daukagun emakumezkook, hori azaleratzen denean, kaleratzen denean nik uste dut hor bai ikusten dela emakumearen garrantzia, emakumearen posizioa". Honetaz gain, Justiziak "sentsibilitate minimoa" eta "begiak oso ondo zabalduta" izan behar dituela uste du, era honetan, dionenez, "argi geratuko litzaizkiguke, gertatzen diren, aipatzen zaizkigun eta salatzen zaizkigun diskriminazioak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak