CNA Group-ek hiru lantegi berri zabalduko ditu atzerrian

Oihana Elortza 2017ko ots. 8a, 17:53

CNA Group-ek jakinarazi du hiru lantegi berri zabalduko dituela Asian, Ekialde Hurbilean eta Afrikako iparraldean. Konpainiako presidente Jorge Parladé-k azaldu duen moduan urtea bukatu aurretik hasiko dira horietako lantegiren batean lanean. Hemengo produkzioa Arrasateko instalazioetan kontzentratuko dutela ere esan du Parladé-k.

CNA Group konpainiako presidenteak berak, Jorge Perladé-k, iragarri du beste hiru lantegi berri irekiko dituela bere taldeak datozen hilabeteetan, nazioarteko merkatuetara hedatzeko. Ekialde Hurbilean, Magreben eta Txinan zabalduko ditu, zehazki. Europa Press agentziak zabaldu duen moduan, gainera, horietako baten urtea bukatu aurretik hasiko dira lanean. Handitze honekin lortu gura dute krisia heldu aurretik bezala, Fagor markak etxetresnen alorrean Espainiako merkatuko lidertza lortzea.

2014ko urrian hartu zuen CNA (Catak) Fagor Etxetresnen negozioa eta 2015ean Edesa Industrial izena hartu zuen lehengo Fagorrek. Duela bi urte 450 langile zituen Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Basauriko lantegietan banatuta. 100 milioi euro fakturatu zituen; joan den urtean, 26 milioi gehiago.

Joan den urteko uztailetik urte amaierara 53 langile kaleratu zituen Edesa Industrialek. Egun 477 langile ditu eta datozen bost urtetan 700 pasa izatea aurreikusten du; baita 350 milioi euro fakturatzea ere.

Europa press-ek jaso duen moduan, CNA Group-eko presidenteak esan du Edesa Industrialek handitzeko dituen aurreikuspen horiek betetzen badira, 2019an Asian burtsara irtetzeko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak