Martxoaren 12an egingo den ospakizunerako izen ematea zabalik dago gaurtik aurrera, 4 kilometroko oinezko martxa egin nahi duenak, 5 euro ordaindu beharko ditu, eta 7 kilometroko lasterketan parte hartu nahi duenak, 7 euro ordaindu beharko ditu. Hala, otsailaren 14a izango da izena emateko azken eguna. Horretarako Ibarra Kiroldegian edo Manuel Muñoz kiroldegira joan beharko da.
Kamisetak ikusgai
Honekin batera, martxoak 12ko ospakizunari bultzada emateko, betaurreko arrosak saldu dituzte, zapatu honetan ospatuko den Kinttaden Egunerako. Bestalde, Herriko Plazan ere izango dira zapatu goizean –11:30ean– txistorra eta sagardoa saltzen, bide batez, Aresko Emakume Martxan erabiliko diren kamisetak jendaurrean erakutsiz.