ALBISTEAK

Batu Banatuko langileek Goienako egoitza bisitatu dute

Miren Arregi Amasorrain 2017ko urt. 24a, 15:18

Batu Banatu banaketa enpresako langileen bisita hartu du Goienak goizean. Eurak arduratzen dira, besteak beste, egubakoitzetan Goiena aldizkaria eta Puntua banatzeaz. Herri bakoitzeko banatzaileak euren artean ezagutzeko eta Goiena eta bertako langileak ezagutzeko baliatu dute goizeko bisita.

2006an Goienaren baitan sortutako enpresa da Batu Banatu. 17 langilek osatzen dute, guztiak dira kontratupekoak eta, besteak beste, Goiena aldizkaria eta Puntua Debagoieneko etxeetan banatzeaz arduratzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak