Debagoieneko pilota taldeetako gaztetxoek ez dute etenaldirik izan Gabonetan. Izan ere, duela lau edo bost urte sortu zuten bailarako pilota elkarteek Gabon Kopa. Benjamin, alebin eta infantil mailetako pilotariak elkartzen dituzte, maila bakoitzean A eta B kategoriak bereiztuz.
Abenduaren 26tik 29ra ligaxka jokatu dute. Gaur, esaterako, bi partidu jokatu dira Arrasateko Uarkapen. Azken lehian, Arrasateko bikoteak lortu du bihar jokatuko diren finalerdietara sailkatzea.
Kopa borobiltzeko, abenduaren 31n, maila guztietako finalak jokatuko dira Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan. Guztira sei partidu jokatuko dira.
Bailarako pilota taldeek lan handia egiten dute gaztetxoekin, nahiz eta onartzen duten adin batetik aurrera, pilotarik kopuruak nabarmen egiten duen behera. Hala ere, oso pozik daude Gabon Koparekin.