Velez de Mendizabalek egin du hitzaldiaren aurrerapena eta argitaratu berri duen Bizente Goikoetxea, Aramaioko musikari unibertsala liburuaren gainean hitz egiteko aukera izan du.
Bizente Goikoetxea konposatzaile aramaioarraren gaineko liburua berriki argitaratu dute Aramaioko Udalaren eskariz. Azaro erdialdean aurkeztu zuen egileak Velez de Mendizabalek, konpositorearen heriotzaren mendeurreneko ekitaldietako batean.
Asteleheneko hitzaldiak Goikoetxearen liburua du oinarri. Izan ere, Velez de Mendizabalekin batera, Sabin Salaberrik ere hartu dute parte, bakoitzak zeregin ezberdinekin: Sabin Salaberri musikan aditua da eta Goikoetxearen nondik norako musikala sakon aztertuko du; Josemari Velez de Mendizabalek, ostera, "musikari unibertsal" haren biografia aztertu du.