Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko dinamizatzaile Arantxa Osorok hainbat pista eman ditu. "Jostailuak, berez, ez dira txarrak edo onak; dira egokiak edo ez dira egokiak", adierazi du. Gomendatzen du haurraren garapen maila kontuan hartzeko aukeraketa egiterakoan. "Haur bakoitza mundu bat da eta adin bereko bi ume oso ezberdinak izan daitezke. Jostailu bat izan daiteke egokia batentzat eta ez bestearentzat".