Bildutako elikagaien kasuan, Agirrebeñak hauen kalitatea igo dela azpimarratu du. Urtero bezala, pasta, dilistak eta arroza bezalako oinarrizko elikagaiak izan dira gehien jaso dituztenak. Iazko bilketan bezala, elikagaiez gain, bonuen bitartez jendeak dirutan ere egin du bere ekarpena.
Aurten, elikagaien kanpaina gabonetako erosketa denboraldia irekitzen duen Black Friday delakoarekin batera etorri da. Baina Agirrebeñaren esanetan, bailaran behintzat, honek ez du bildutakoaren zifran eragin.
Oraindik datu konkreturik ez dituzten arren, elikagai bankuko kideak pozik daude jendeak izan duen erantzunarekin. Hala ere, hurrengo urtera begira, bolondres kopurua ugaritzea espero dute.
Egun hauetan, 60 bat lagun ari dira produktu ezberdinak kaxetan sailkatzen. Hala ere, pasa den asteburuko bilketa kanpainan, 100 bolondres baino gehiago aritu ziren lanean bailaran zehaztutako 32 puntu ezberdinetan.
Guztia sailkatu eta bildutako produktuen inbentarioa egin ostean, Elikagai Bankua prest egongo da urtean zehar elikagai horiek banatzen joateko.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak