Ikasleek euren irudimena erabilita eta irakasle baten gidaritzapean, euren alde zientifiko eta teknologikoa garatzen dute proiektu horretan, gizartea hobetzen laguntzeko. Urtero gaia aldatzen da; aurtengoa, Animal allies eta proiektuan jorratu beharreko ideia izan da animaliak pertsonen aliatu direla eta alderantziz, pertsonak animaliena.
Aurten zazpigarrenekoz hartuko du parte Arizmendik FLL txapelketan; DBH laugarren mailako 80 ikasle inguru ibili dira euren robotak praktikan jartzen. Esan bezala, talde onenak Zamudion lehiatuko dira urtarrilaren 28an EAEko beste ikasle batzuekin, nazioarteko lehiaketarako txartela eskuratzeko.