Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa Oñatin izango da, ekainaren 4an

Eneko Azurmendi 2016ko aza. 26a, 13:11

Bosgarrenez antolatuko da herri lasterketa hau. Aurrez, Oiartzunen, Larrabetzun, Berriozarren eta Araian izan dira. Hain zuzen ere, azken herri honetatik oinez eta korrika etorri diren lagun talde batek ekarri du lekukoa Oñatira. Ondoren izan da aurkezpen ekitaldia.

"Euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun adierazpen zintzoa egin nahietik" sortu zen orain bost urte Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa. Izan ere, "ehunka dira beren etxetik urrun bizi diren euskal herritarrak: espetxean, ihesean, edota deserrian".

Hain zuzen ere, beraien eta beren senideen eskubideak urratuta jarraitzen dutela adierazi dute. "Oraindik ere egoera larria bizi dugu eta gure elkartasun urrats honen bidez ere egoera gogor hau gainditzen lagundu nahi dugu".

Aurkezpen ekitaldian Oñatitik "izerdia botaz" elkartasuna eman nahi duen euskal herritar orori dei egin nahi izan diete. "Aurtengoan 1500 lagunek korrika egitea lortu nahi dugu! Lortuko dugu! Elkartasunaren bidez tarteko helmuga gainditu eta 27 urteko ibilbide luze honen amaierako marrara beso zabalik iritsi nahi dugu...laster bidean, laster etxean!", aldarrikatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak