Horrelako elkarretaratzeak hilean behin egiten dituzte, eta gaurkoan Arrasate izan dute bilgune. Elkartetik azaldu dutenez, pentsiodunek, urteetan lan egin ondoren, hilabete bukaerara heltzeko hainbat zailtasun bizi izaten dituzte. Egoera horren aurrean, agintariek informazio gutxi eman izana salatu dute elkartetik.
71.724 sinadura
Eskubide Sozialen aldeko Euskal Herriko Plataformek, duela hilabete bat Eusko Legebiltzarrean 71,724 sinadura aurkeztu zituen bi aldarrikapen nagusi eskatuz: alde batetik pentsiodun orok 1080 euro kobratu ezean, osagarria jasotzea gutxienekora iristeko, eta bestetik, Babes eta Seguritate Sozial Sistema Propioa sortzea.
Kontzentrazioarekin batera, bihar Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna izango dela aprobetxatuz, elkarteko kideek emakume pentsiodunen egoeraz kexatu dira; izan ere, pentsiodunen %46ak , hilean 700 euro baino gutxiago kobratzen ditu, gehiengoa emakumeak izanez.
Goiza amaitzeko, elkarteak Gipuzkoa mailako pentsiodunen batzar orokorra egin du Kulturaten. Puntu nagusi bezala, pentsioen problematikaz jardun dute.