Mari Jose Pagaldai omendu dute eskoriatzarrek 'Beldurrei agur' ikuskizunarekin

Xabier Gorostidi 2016ko aza. 15a, 18:51

Eskoriatzako elkarte ezberdinek elkarlanean egindako lana taularatu zen zapatuan: Beldurrei agur. Ikuskizunean Mari Jose Pagaldaik utzitako arrastoak eta lezioak agerian geratu ziren.

Musika eskolako kideak, gimnasia erritmikoko ordezkariak, kenpo taldekoak, batukadakoak, tai txi taldekoak, dantzariak, abesbatzak, norbanakoak... Manuel Muñoz kiroldegia lepo bete zen apirilaren 13an zendu zen eskoriatzarra omenez prestatuko Beldurrei agur ikuskizuna ikusteko.

Lili Gonzalezen gidaritzapean 60 lagunek parte hartu zuten beldurrak galtzea helburu zuen emanaldian.

Pagaldairekin izandako hartu-emanaren ondorioz sortutako elementuak erakutsiz hasi zuten emanaldia. Argi gutxi eta isiltasuna izan ziren protagonista. Ostean, talde bakoitzak bere ekarpena egin zuen: ipuin kontaketa, bakarrizketa, musika emanaldia, dantzaldiak, flamenko eta gitarra doinuak...

Pagaldaik herrian utzitako arrastoa handia izan da. Zentzu horretan era horretako omenaldi gehiago egingo dituzten galdetuta, zera esan du Gonzalezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak