Aurtengoa, kanpaina aurrera eramango den 14.aldia izango da, eta bi helburu nagusi izango ditu; alde batetik, tokiko jakiak ezagutzera eman nahi dira, horretarako xiberoko baserrien eta enpresen otarrak osatzen dituzten ekoizpenak eskainiz. Bestetik, ikastolaren egoera ekonomikoa hobetu nahi da.
Helburu horiek bete daitezen, produktu ezberdinekin osaturiko bi saski ezberdin salduko dira:
Ahüzki saskia (40 euro)
- Ahate gibela
- Bizkotxo poltsa
-
Eztia
-
Euskal xerriki patea
-
Euskal xerriki odolkia
Irati saskia (52 euro)
-
Ardi gazta
-
Ahate gibela
-
Bizkotxo poltsa
-
Eztia
-
Euskal xerriki lukainkak
-
Axoa txahalki xehatua saltzan
Eskaerak abenduaren 12 arte egin ahal izango dira. Azken urteekin alderatuz, salmentak areagotzeko asmoarekin eskaera epea egun batzuk gehiago luzatu da. Eskaerak burutzeko, ikaskoli.eu webgunea jarri dute erabilgarri. Webgune horretan dagoen kontu korrontera (3035 0059 870 590 09 89 62) diru transferentzia egiteaz gain, eskaerak emailez ere egin ahal izango dira. Horretarako, nikere@ikaskoli.eu kontura mezu bat idatzi beharko da, saski kopurua, izen abizenak, mugikor zenbakia, eta entrega gunea adieraziz.