Xabier Lete oroitzen ari dira hainbat artista Arantzazun

Arthitz 2, Hatsetik hotsera (hats-hauts-hots-huts) izeneko jardunaldia ari dira egiten gaur, egun osoz, Arantzazun, EHUren Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatuta.

Goizean bi saio izan dira Gandiaga Topagunean: Izarren hauts-hondarrak: Xabier Lete ikertuz izeneko hitzaldia, Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxagaren eskutik; ondoren, berriz, Izarren hautsa haizatuz, Antton Valverderen eta Anjel Lertxundiren mintzaldi musikatua.

Egitarauak arratsaldean izan du jarraipena.

Erlazionatuak

Lourdes Otaegi Xabier Leteren gaineko ikerketaz

Oñati

Arantzazun egin den Arthitz 2 izeneko jardunaldian azaldu ditu Otaegik EHUren Mikel Laboa Katedratik Lete ikertzeko egindako lanak emandako emaitzak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.