Garabideren Aditu graduondoa aurkeztu dute

Hizkuntza minoritarioak biziberritzeko estrategiak landuko dituen graduondoa hirugarrenez egingo du Garabide Elkarteak. Hiru hilabetez hizkuntza indigenetako 18 kidek askotariko ekintzak egingo dituzte.

Eskoriatzako alkatearen eta Huheziko ordezkarien agurra jaso zuten udaletxean egindako harrera ofizialean. Ongietorriaren ostean, abenduaren 11ra arte egingo duten ikastaro trinkoaren berri eman zuten.

Kooperazio linguistiko-identitarioaren bidean, euskalgintzaren baitako eremu eta estrategia zabal eta anitzetan pilatutako esperientziak, eta hizkuntza eta identitate minorizatuen biziberritzea partekatzeko helburua du Aditu ikastaroak.

Debagoiena eskualdetik jaio den proiektu honek Euskal Herri osora zabaltzea du helburu, euskal identitatea baita proiektuaren oinarrietako bat. Horretarako hainbat eragilerekin dabil Garabide Elkartea elkarlanean; euskalgintzako eragile eta erakundeak, hedabideak, kulturgintzako eragileak, udalak, kooperatibak, etab.>Aditu Ikastaroa 10 astez luzatuko da eta bertan 9 herri eta hizkuntza indigenetako 18 parte hartzaile izango ditugu (Kitxua, Nasa, Maia, Nahuatl, Katxikel, Aimara, Guarani, Maputxe eta Bariba ordezkariak). Euren herrietan kulturaren eta hizkuntzaren munduan eragileak diren ordezkariak.

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak landuko dituen graduondoaren hirugarrengo aldia da oraingoa. Aurretik, 2011n eta 2013an egin zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.