Gipuzkoako Foru Aldundiak 191.000 euro pasa banatuko ditu diru laguntzatan Debagoieneko udalen artean, baserri bideak konpon ditzaten. Landagipuzkoa+ proiektuaren barruan daude diru laguntza horiek. Obra gehienak aurten bukatuta egon behar direnez, udako oporrak eta gero, udalak proiektuak onartzen eta esleitzen hasi dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.