MUk hasiera ofiziala eman dio ikasturteari

Amaia Txintxurreta 2016ko ira. 14a, 17:18

Basque Culinary Centerren, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatean, egin dute hasiera ekitaldia.

Bertan, unibertsitateko errektore Bixente Atxak (beheko argazkian) azaldu du askoz eginkizun garrantzitsuagoa bete beharko lukeela unibertsitateak, herrialdearen lehiakortasunean eta ekonomian, balio erantsi handiko lanpostuak eta maila globalean lehiatzea baitira ekonomiaren oinarriak.

Aurreko ikasturteko balorazioa ere egin dute eta jakinarazi dute 2015-2016 ikasturtean 4.226 ikasle izan dituela MUk.

Unibertsitateko errektore Bixente Atxak hitzaldiaren hasieran gogora ekarri du berak zuzentzen duen unibertsitateak gure herrialdeko talentuaren eta ekonomiaren bultzadarekin duen konpromisoa. Eta hiru ardatz estrategikoren inguruan egituratu du bere hitzaldia: ezagutza, berrikuntza eta talentua. Horiek omen dira Euskadiren lehiakortasunerako oinarriak, eta adierazi du MUk horietan izan nahi duela eragile.

Garrantzizko hiru erronka ere azpimarratu ditu: unibertsitateko hezkuntza-berrikuntzan liderrak izatea, nazioartera irekitzea eta enpresekin elkarlaneko ikerkuntzan aitzindari izaten jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak