Saritutako zezenekin Bergaran

Julen Iriondo 2016ko ira. 6a, 16:40

Valentziako Chiva herrian bi sari lortu dituzte Bergarako Zezenak ganadutegikoek: ganadutegi onenarena eta zezen onenarena. Valentzia "sokamuturraren katedrala" dela kontuan hartuta, pozik itzuli dira etxera Iñigo Almortza eta kideak.

"Esan ziguten denbora asko zela ez zutela halako egun batekin gozatu, halako karrerekin", zioen gustura Almortzak.

Valentziako, Aragoiko, Nafarroako eta EAEko bina ganadutegik hartu zuten parte Chivako sokamuturretan, antolatzaileek gonbidatuta, eta ganadutegi onena izateagatik 2.000 eta zezen onenagatik 500 euroko sariak irabazi dituzte bergararrek.

Zezen onenaren saria Sindikalista izenekoarekin lortu zuten: "Aurretik soka-mutilak joaten dira, eta denak pasa zituen aurretik bost aldiz-edo, eta hori da gauza bat oso gutxi ikusten dena. Oso ondo bukatu zuen ibilbidea, zezena gora etorri zen, gero eta arrisku gehiago zuen, eta hori han asko baloratzen da".

Halakoek ganadutegiari "prestigio handia" ematen diotela zioen Almortzak. Lehenengo aldiz lortu dute Bergarakoek halako sari garrantzitsu bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak