Abisu horia bihar arte, beroa eta baso-sute arriskua dela eta

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 22a, 11:43

Gaurko eta biharko tenperatura altuak espero dira Kantauri isurialdeko barnealdean (35-36 gradu inguru), eta, horregatik, Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia iragarri du. Baso-sute arriskua ere altua izango da hiru egunetan.

Gaur hegoaldeko haizea ibiliko da, bizi samar gainera, eta berriro ere tenperatura 35-40 gradura igoko da. Brisak baldintzatuko du kostaldeko egoera: brisa sartzen bada, tenperatura ez da hainbeste igoko. Zerua, berriro ere, garbi, nahiz eta iluntze partean mendebaldean bero-hodei batzuk sortu.

Bihar ere tenperatura oso altuak espero dira, eta baso-sute arriskuak ere jarraituko du. Eguraldi aldaketa domekan etorriko da, tenperaturek nabarmen egingo dutelako behera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak