%76,77ko betetze maila du Urkuluko urtegiak, iaz baino 5 puntu gutxiago (iaz, abuztuaren 20an, %81,72koa zen betetze maila). Izan ere, abuztuan ohikoa baino euri gutxiago egin du aurten, eta urtegiko ur mailan nabaritu egin da egoera hori. 2014an, abuztuaren 20an %79,19koa zen betetze maila, 2013an %87,48koa, eta 2012an %82,23koa.
Debagoieneko urtegia ez dago egoera normalean oraindik, baina egoera ez da kezkatzekoa. Urteko sasoi honetan, baina aurreko urte batzuetan urtegiaren maila handiagoa izan da, eta horrek eragiten du aurrealerta egoerari dagokion kalifikazioa.
Urtegia aurrealerta egoeran dagoenean Gipuzkoako urtegien arduradunek egoera aztertu egiten dute, erabakitzeko neurriren bat hartu behar den edo ez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!