Iazko datuekin alderatuta, Bidegik aurreikusten du %5eko igoera izango duela trafikoak. Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak gogora ekarri du Biriatoun poliziak egin ditzakeen kontrolak joan-etorrian eragina izan dezaketela.
Edozein informaziorako Trafikoa.eus webgunea, twitterra edota 011 telefonoa izango dute erabilgarri uneoro.
Trafiko Zuzendaritzak, bestalde, ohiko gomendioak ere eman dizkie gidariei: errepidera irten aurretik ibilgailua egoera onean dagoela ziurtatzea, bi orduan behin atseden hartzea eta zirkulazioaren erregulazioaz arduratzen diren Ertzaintzako agenteei men egitea, besteak beste.