Batzuk motxilarekin, beste batzuk bizikletan eta asko trenean. Norberak dituen baliabideen araberako oporren bila joaten dira gazteak. Denborarekin duen baliabidea eta baita baliabide ekonomikoa ere. Bereziki, Europa alderako joera izaten dute
Gazte Informazio Bulegoetarako joaten diren gazteek oso garbi dute nora eta nola bidaiatu gura duten. Bidaiatzera ohituta daude: gurasoekin, eskolan… eta badakite zer gustatzen zaien. Bulegoan askotariko informazio orriak eta gidak dituzte. Gehienek baina, aurrekontuari begiratzen diote.
Nora, nola eta noiz bidaiatu da gazteen bulegoetan kudeatzen dutena. Gainerako guztia, gazteek antolatu behar dute.
Europara bidaiatzen dutenei Europako Osasun Txartela eramatea aholkatzen zaie. Europatik kanpo doazenei, beste aseguru batzuk egitea. Horien guztien gaineko informazio dute gazteen bulegoetan.