Aurten, urtero bezala, Saharako hainbat haur etorri dira hemengo familietan uda ahaztezin bat pasatzera. 30 urte baino gehiago pasa dira lehen sahararrak uda pasatzera etortzen hasi zirenetik. Saleh Salek, Debagoieneko Sahararren Kolektiboko lehendakaria, lehen espedizio horietan etorritakoa da.
Aurtengoan, Saharako 325 haur etorri dira Euskal Autonomi Erkidegora, eta horietatik 106 Gipuzkoara. Debagoieneko kasuan lau haur etorriko dira, Oñati, Arrasate, Bergara eta Aretxabaletara. Josue Lazkano bergararrarentzat hirugarren urtea izango da, baina guraso gehienentzat lehen aldia izango da.
Haurren adaptazioa ez da erraza izaten hasieran. Zortzi edo bederatzi urteko haurrentzako zaila da euren familiengandik urruntzea, baina segituan lortzen dute hemengo familiarekin konektatzea.
Gazte saharar hauentzako esperientzia aberasgarriak izaten dira, eta hainbat onura ekartzen dizkie uda hemen pasatzeak.
Atzo bestalde, ramadanaren amaiera eguna izan zen. 40 eguneko baraualdiaren ondoren, musulmanen urte berriaren lehen eguna izan zen atzokoa.