Forjari buruzko nazioarteko jardunaldia egin dute Miguel Altunan

Forjaren industriari lotutako joera berrien gaineko nazioarteko jardunaldi teknikoa egin dute gaur Bergarako Miguel Altuna Institutuan. Hainbat herrialdetako unibertsitate eta enpresetako ordezkariek hartu dute bertan parte, eta Dost izeneko proiektuari eta 4.0 Industriari buruz jardun dute.

Miguel Altunak koordinatutako Dost proiektu europarraren emaitzak aurkeztu dituzte Alemania, Frantzia eta Italiako bazkideekin batera.

Horrela, Debagoiena eta inguruetako 40 bat enpresa ordezkarik, forjan eta hotzeko, erdi-beroko eta beroko estanpazioko industrian dauden egungo Industry 4.0 tendentziak, aplikazioak, esperientziak eta aukera desberdinak ezagutzeko aukera izan dute; eta baita, FEM simulazio nahiz frikzio modelo eta saiakuntzei buruzkoak ere.

Ekitaldia amaitzeko, aurten MAIn Hotzeko Estanpazioko Graduondoan espezializatu diren 10 ikaslek diplomak jaso dituzte.

Jardunaldia ASEFIrekin, Lotura Elementuen Fabrikatzaileen Elkartearekin, batera antolatu du Miguel Altunak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.