Martxan dira udako denboraldiko beherapenak. Eguraldi txarraren eraginez, merkatariek zailtasunak izan dituzte udako denboraldiko produktuak saltzeko baina merkealdiekin salmentak areagotzea espero dute merkatariek. Bestalde, orokorrean, udaberriko produktuak nahiko ondo saldu dituzte. Hala ere, kontuan izan behar da, salmenta aldetik Euskal Herrian udako denboraldia ez dela garrantzitsuena izaten.
Azken urteetan izan dira uztaila heldu baino lehen udako merkealdiak martxan jarri izan dituzten komertzioak, baina orokorrean, gehienek betiko datak errespetatu dituzte. Beherapenen portzentajeei dagokienez, modu progresiboan egingo dituztela adierazi du Ainhoa Garitanok.
Bergarako merkatarien kasuan, ekitaldi berezi bat egin zuten pasa den bariku eta zapatuan. Udako beherapenak heldu direla nabarmentzeko arropak kalera atera zituzten hirugarren urtez jarraian, eta jendearen erantzuna positiboki baloratu zuten.