2.000 ume Udalekuetan Debagoienean

Eneko Azurmendi 2016ko eka. 28a, 16:05

Debagoieneko herri guztietan egingo dituzte udalekuak. Hala ere, hasten lehenak Oñati eta Elgeta izan dira. Hain zuzen, atzo hasi zituzten bi herri hauetan eta ondorengo egunetan zehar hasiko dituzte gainontzeko herrietan ere.

Mota guztietako ekintzez gozatzeko aukera izango dute aurten Aurten, gainera, azken urteetan ohikoa zen entzierrorik ez dute egingo San Ferminetan, eta horren ordez, udalekuen eguna prestatu dute, uztailaren 8rako.

Aurten gainera, zaharrenek kanpaldia hainbat irteera egiteko aukera izango dute, iaz moduan. Koordinatzaileek nabarmendu dute lan zaila dela hainbeste ume kudeatzea. Hala ere, lan guzti horrek merezi duela azpimarratu dute.

Debagoieneko gainontzeko herrietan uztailean hasiko dituzte udalekuak. Bergaran, Antzuolan eta Aretxabaletan, uztailaren 1ean hasiko dituzte, egubakoitzean. Arrasaten eta Gatzagan, berriz, astelehenean, uztailaren 4ean. Eskoriatzan egun bat beranduago izango da hasiera, uztailaren 5ean, eta hasten azkena Aramaio izango da, uztailaren 6an, eguaztena.

Parte hartuko duten ume kopurua, herriz herri:

  • Antzuola: 155 haur. Horiez gain, Aiherratik beste 11 haur etorriko dira.
  • Aramaio:101 haur.
  • Aretxabaleta: 310 haur.
  • Arrasate: 230 haur.
  • Bergara: 482 haur.
  • Elgeta: 70 haur.
  • Eskoriatza: 245 haur.
  • Leintz Gatzaga: 16 haur.
  • Oñati: 411 haur.
  • GUTZIRA: 2.031 haur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak