Diru laguntzak ondo eskatzeko bilera informatiboa

Xabi Gorostidi 2016ko eka. 23a, 15:20

Diru laguntzak eskatzeko epea amaitzear dagoela, Arrasateko Udalak kultur taldeekin bilera egin zuen martitzenean. Diru laguntzak eskatzeko orduan akatsak saihesteko helburuarekin antolatu zuten, eta argibideak eman zituzten tramite burokratikoak ondo egiteko.

Arrasateko Udalak eta herriko kultur taldeek batzarra egin zuten martitzenean Kulturaten. Bertan izan ziren Txikitxu-Arrostaitz, Lore Gazteak, Trikitixa Eskola edota Belenistak taldeko ordezkariak, besteak beste.

Diru laguntzak eskatzeko epea uztailean bukatuko da. Urtetik urtera aldaketak txikiak sor daitezke hauek eskatzeko prozedimentuetan eta akatsak egitea saihesteko bilera informatiboa egin zuten. Etorkizunera begira tramite horiek sinplifikatzeko eta errazagoak izateko lanean ari da Udaleko Kultura saila. Arrasate Musikalek edo Trikitixa Eskolak adibidez, diru laguntza nominatiboak dituzte. Aspalditik jasotzen dituztenez, automatikoki jasotzen dute diru laguntzen  partidatik euren dagokien zatia. Baina gainontzeko taldeek urtero prozesu administratiboa egin beharra izaten dute.

Aurtengo ekitaldian, Arrasateko kultur taldeen artean banatzeko 30.000 euroko aurrekontu partida edukiko du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak