Iazkoa urte emankorra izan zen Goiena Komunikazio Taldearentzat. Baliabideak modu eraginkorrago baten kudeatzeko aurrerapausoez gainera, proiektu berrietan murgiltzeko aukera eman zuen 2015ak. Horren adibide garbiena da Puntua aldizkari berria, iazko urtarrilean kaleratu zenetik 250 harpidetza berri eragin dituena. Produktu berria, zentzu guztietan.
Multimedia izatetik, dinamizatzaile izatera
Produktuez harago, Goienako kazetaria informazio ematen duen aditua baino gehiago izateko lanean dihardute azken urteetan. Azken urtean, kazetari multimedia izatetik kazetari dinamizatzaile izateko ahaleginean dihardute.
Goiena Papera berramesten
Hainbat dira etorkizun hurbilerako erronkak, baina Goienaren produktu estimatuena dena, egubakoitzero eskualde osoko eta Aramaioko etxeetara doan ailegatzen den Goiena Papera erabat aldatuko da, itxuraz zein edukiz.