Eider Murgoitio arrasatearra Ostegun Bidaiariak ekimeneko irabazlea

Mirari Altube Arrese 2016ko eka. 21a, 08:58

Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioaren laguntzarekin, laugarrenez antolatutako Ostegun Bidaiariak ekimeneko irabazlea Eider Murgoitio izan da. Hala aukeratu du diaporama emanaldiak ikustera gerturatutako publikoak eta 100 euroko saria jaso du.

Brasil, Bolivia eta Ekuadorren zehar egindako bidaiaren inguruko diaporamarekin irabazi du Murgoitiok. 2015ean Mundukide fundazioaren bitartez joan zen Hego Ameriketara praktikak egitera, eta hango errealitateak aztertzera. Hango nekazariek dituzten bizi baldintzen gainean eta indigenen egoeraren inguruan berba egin zuen, baita Brasileko MST mugimenduaren funtzionamendu ereduaren gainean ere.

Laugarrena, arrakastatsuena

Ostegun Bidaiariak ekimenak lau edizio arrakastatsu bizi izan ditu dagoeneko. Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioaren laguntzarekin, sortutako ekimena da eta Debagoienean jaio edo bizi diren gazteen bidaia esperientziak jende artean partekatzea eta aste barruan Aretxabaletan aisialdirako proposamen entretenigarriak eskaintzea du helburu.

Debagoieneko bidaia-zaleen artean ondo errotutako ekimena dela iragarri dute antolatzaileek: "Gero eta jende gehiagok hartzen du parte bidaiak kontatzen eta baita kontakizunak ikusten ere, eta aurtengoa edizio jendetsuena izan da". Publikoa aurreko edizioetan baino "gazteagoa" izan dela gaineratu dute: "Ondorioz, antolatzaileok egin dugun balorazioa oso ona da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak