ALBISTEAK

"Garagardo Azokaren aurreikuspenak gainditu egin dira"

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko ekainaren 12a

Ekaitz Aranberriren hitzak dira, Demasa Garagardo Azokaren harira. Ordu gutxi geratzen dira azoka ixteko, eta oso pozik daude emaitzarekin: "Ostegunean ireki zenetik gaur arte jende pila bat ibili da, apustuak merezi izan du". Datu batzuk ematearren, eguen iluntzean ireki zenetik atzo, zapatua, gauera arte, 1.500 saltxitxa, 600 ukondo eta 1.680 litro garagardo saldu zituzten. Lanean, berriz, 250 boluntario ibili dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak