Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Odon Elorza: "Gutxienez 10.000 herritarrei eskua emango diet, Gipuzkoarekiko konpromiso moduan"

Goizean, alderdiko hainbat kide izan dira Arrasateko azoka txikian egindako ekitaldian, besteak beste, Odon Elorza, Eneko Andueza, Oscar Garcia eta Iñaki Arriola.

Alderdi sozialistak abiatu du Ekainaren 26an egitekoak diren hauteskunde orokorretarako kanpaina. Goizean, alderdiko hainbat kide izan dira Arrasateko azoka txikian egindako ekitaldian. Odon Elorza kongresurako PSE-EEren hautagaiak nabarmendu du herritarren benetako beharrak asebeteko dituen gobernu bat nahi dutela Madrilen. "Gertukoa izango den gobernu bat lortzea ezinbestekoa da, Euskal Herriareko jendartearekin ondo ulertzen dena eta hauen beharrekin konprometitzen dena. Adibidez, Arcelor Mitaleko arazoa bezalakoei garaiz aurre egiteko eta orain gertatu dena ez gertatzeko", azaldu du.

Aurten, berritasun modura, ez dute ohikoa den larrosa banaketa egin, Elorzaren esanetan, aurrekontu arazoak direla eta. Bestalde, herritarrekiko konpromisoa daukala ereazpimarratu du kongresurako hautagaiak. "Nire helburua da 10.000 herritarrei gutxienez eskua ematea, konpromisoa erakusten duen ekintza moduan. Badakigu eskua emateak zer esan nahi duen, herritarrekiko konfiantza jestu bat da, fideltasun kontratu bat", nabarmendu du.

Oscar Garcia senaturako PSE-EEren hautagaiak, bere aldetik, sozialistek baietzaren aldeko apostua egingo dutela adierazi du eta herritarrenganako hurbiltasuna erakutsiko dutela. "PPk egin dituen politika guztiak gizartearen kontra doaz. Guk justu kontrakoa  planteatzen dugu. Gure asmoa da jendearekin egotea, jendea entzutea eta jendeak eskatzen diguna Madrilera eramatea", adierazi du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.