Arantzazuko 47. igoeraren laburpena: Murgiondo hirugarren

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 7a, 11:50

Arantzazuko 47. Igoerarekin egindako bideo laburpena.

Garaipena eskuratu du Bazpi taldeko Jokin Alberdik eta hamar segundogatik ez du 1993an Unai Osak egindako errekor marka hobetu. 22 minutu eta 27 segundo behar izan zituen orduan Osak Sindika gaineko helmugara iristen; gaur 22 minutu eta 37 segundo behar izan ditu Alberdik. Igoera azkarra izan ohi da gaur berrogeita zazpigarrenez egin den Arantzazuko Igoera eta gaur hamar segundogatik ez dute errekorra hobetu. 22 minutu eta 27 segundotan egin du bidea Bazpi taldeko Jokin Alberdik eta bi segundora sartu da taldekide Iñigo Altuna. Ulma taldeko Xabier Murgiondo oñatiarra zuten atzetik; hark 22 minutu eta 42 segundo egin ditu. Taldekako sailkapenean Bazpi gelditu da lehenengo postuan; bigarrenean Victor Alvaro Construcciones eta hirugarrenean Ulma. Mendiko sailkapenean, berriz, Iñigo Altunak egin du lehenengo, bigarren Jokin Alberdik eta hirugarren Xabier Murgiondok. Tarteko helmugan Jokin Alberdi izan da lehena. Era honetan, azkena 47. edizio hau formatu honetan egiten den azkena izango da. Arantzazuko igoera oso gogorra eta esplosiboa izanik, ibilbidea luzatuko dute antolatzaileek datozen urteetara begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak