Hasi dituzte Elorregiko autobus geltokiko konpontze lanak

Eneko Azurmendi 2016ko eka. 7a, 11:53

Geltokia egin zenean, lurzorua ez zen oso finkoa eta denbora pasa ahala, autobusen joan-etorriak zenbait zulo eragin ditu geltoki aurrean.

Autobusendako arazo handia ziren geltokiko zuloa, eta hainbat maniobra egin behar izaten zituzten horiek saihesteko. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo hasi zituen lurzorua egonkortzeko lanak.Horrez gain, aparkalekuko sarrera ere aldatu egingo dute.

Lur guztia harrotu egin behar dute lehenik, ondoren, ondo zapaldu eta lurzorua ondo finkatzeko. Kontuan hartu behar da azpitik argindarraren eta zuntz optikoaren hoditeria igarotzen dela eta kontu handiz egin beharreko lanak direla.

Lurkide Hondalanak S.L. eta Orsa enpresak ari dira lan hauek egiten eta guztia ondo badoa, datorren martitzenerako lanak bukatuko dituztela aurreikusten dute.

Bitartean, biribilgunean bertan geldituko dira autobusak, lehen geltokia zegoen lekuan. Bestalde, aparkalekuko irteera itxita egongo da lanek irauten duten bitartean; lehengo sarreratik egingo dira sartu-irten guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak