Hamaika ekintza Almenen 50 urteak ospatzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 4a, 17:40

Almen ikastola 50. urteurrena ospatzen dabil, eta gaur ospakizun nagusia egin dute Almen gunean. Futbol, saskibaloi eta eskubaloi partiduak izan dituzte, eta baita Torrebasora bizikleta igoera ere. Bazkari orduan 500 lagunetik gora elkartu dira Almeneko kiroldegian. Giro onean eta lagun zaharrak agurtuz igaro dute goiza.

Ikasturte berezia da Almeneko ikasle, irakasle eta gurasoendako aurtengoa. Izan ere, ikastolaren 50. urteurrena ospatzen dabiltza. Horretarako, jai handia egin dute gaur. Martxi Perez irakasleak azaldu du: "Jende asko pasa da hemendik, milako lagun. Herri mailatan sortutako ikastolen mugimenduari jarraipena eman zion Almenek. Jendea animatu zen zerbait egitera, eta hasieran zerbait txikia egitea pentsatu genuen arren, dimentsio handiagoa hartu du. Gaur hasi eta gaur bukatuko da antolatu dugun jaia".

Urte horietan guztietan ikastolako ikasle eta irakasle izan direnak ibili dira gaur goizean Almeneko gunean. "Oroitzapen asko utzi ditu gaurko egunak", azaldu du Perezek.

Kirol ekintzak

Kirol tradizio handia dauka Almenek; hori horrela, hainbat kirol ekintza antolatu dituzte: futbol, eskubaloi eta saskibaloi partiduak, Torrebasora igoera, krosa... Eguna hasi dute Amets Arzallus, Jon Sarasua, Jokin Labayen eta Jon Maiaren bertso saioarekin. Ordu pare batez ikastolako ateak zabalik egon dira ikastola barrutik ezagutzeko, eta harrera gunean argazki erakusketa jarri dute.

Bazkaria egin dute

Bazkaria egin dute ikastolako kiroldegian. 500 lagunetik gora elkartu dira bazkal orduan. Aukera ezberdinak eskaini dituzte: txosnetako ogitartekoak, etxetik eramandako bazkaria eta kiroldegian eskaini duten bazkaria.

"Aspaldiko jendea elkarrekin elkartzen denean egoten da zer kontatua; hortaz, bazkal oste luzea izango da gaurkoa", adierazi du Perezek.

Abestia, ikastolako ikasleekin eta irakasleekin

Izaskun Zubizarreta musika irakasleak koordinatu du urteurren berezirako egin duten abestia. "Itoitzen abesti ezagun bat hartu dugu, eta hor oinarrituta Iraitz Agirre ikasle ohiak egin du letra. Ikasleek instrumentuak jo dituzte; hiru gitarra, baxua eta tronpeta, eta nik biolina jo dut. Lau abeslari izan ditu abestiak: bi ikasle, ikasle ohi bat eta irakasle bat".

Erlazionatuak

Almen ikastolaren 50.urteurreneko ospakizunak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016 eka 04 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak