Renault, Man eta Daf markako kamioien eta Opel Zafira auto baten artean gertatu da talka.
Hiru zaurituak Arrasateko eskualde ospitalera eroan dituzte. Zainketa intentsiboetako unitate (ZIU) mugikor batean bata eta beste biak anbulantzia arruntetan. Bi gizonezko eta andrazko bat izan dira zauritutakoak.
56 urtekoa da ZIUn eraman dutena, konortea galdu barik zela. Gizonezkoa, kamioilaria eta Palentziakoa.
Emakumezkoa, berriz, 36 urteko antzuolarra, autoan zihoana.
Hirugarren zauritua, 33 urteko kamioilaria, Getxokoa.
Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, ustez, Antzuolatik Bergarara zihoan kamioiak, geratuta zegoen aurreko autoarekin kolpea saihesteko maniobra egin du eta Bergaratik Antzuolara zihoan kamioi bat jo du. Hori, baina, istripuan inplikatutakoei deklarazioa jasotzean argitu beharko dute.
Kamioiak erretiratzeko garabiak izan dira bertan, baina burdinazko habe batzuk lurrera jausi dira eta karga hori beste kamioi batera pasatu behar izan dute.
Ertzainek beste bide batzuetatik bideratu dute trafikoa. Antzuolara sartu eta irteteko, Uzarragako eta Trekutzeko bideak erabili behar izan dituzte eta beste errepide batzuk ere erabili behar izan dituzte.