Ekainaren 5eko bozketaren atarian, Debagoieneko EH Bilduko ordezkariek bultzada eman nahi izan diote Erain Debagoienak martxan jarritako ekimenari. Horretarako, Bergarako Laboratoriumean agerraldia egin dute, bozketari euren sostengua eta babes osoa adierazteko.
Euskal estatu burujabe baten beharra nabarmendu dute, Euskal Herriko biztanleen etorkizuna eta ongizatea bermatzeko. Era horretan, industria politiken inguruan, nekazaritza ereduen inguruan, edota hizkuntza eskubideen inguruan mugarik gabe erabakitzeko gaitasuna edukitzeko.
Gizarte justuagoa bat eraikitzeko, erabakitze eskubidea aldaketa horren oinarrian kokatu behar dela adierazi, eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea dela gaineratu dute.
Hala, herritar guztiei domekako ariketa demokratikoan parte hartzeko deia egin, eta baiezkoaren aldeko bozka eskatu dute. Horretaz gain, EH Bilduren izenean herri galdeketa antolatzen aritu direnak zoriondu dituzte, eta eskerrak eman dizkiete, herritarrei euren etorkizunaren jabe egiteko emandako aukeragatik.