Mojategiko zaleen bultzadaz Mondra mailaz igo da

Xabi Urzelai 2016ko mai. 28a, 19:05

Mondrak 2-1 irabazi dio Sanpedrotarrak taldeari, eta emaitza horrekin zuzenean igoko da mailaz, igoera fasea irabazi ostean. Mojategi goraino bete da zuri-moreak bertatik bertara ikusteko, eta partidua trabatuta hasi badute ere, Pasaiko taldea ondo menderatu dute. Datorren urtean Ohorezko erregionalean izango dira arrasatearrak. Astelehenean, partiduak emandako dena, eta urtearen errepasoa Harmailatik (22:00) saioan.

Mondrako Gorka Erañak egin du partiduko lehen gola, atzelari baten laguntzaz. Beranduago, baina, banakoa egin du Sanpedrotarrak taldeak, penalti oso zalantzagarri bati esker. Partidua amaitzeko 15 minutu eskas falta zirenean, ostera, Iker Uribarrenek sartu du lasaitasunaren gola. Luze joko dute gaurko ospakizunek.

Erlazionatuak

Mondrako igoera, argazkietan

Xabier Urtzelai 2016 mai 28 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak